Asteazkenean Olentzerok menditik jaitsi eta Euskal Herriko txoko guztiak bisitatuko ditu, arrats partean eta gauean han-hemenka opari sorta ederrak utziz, bakar batzuek zapaten alboan zaku bete ikatz aurkitzea merezi duten arren.
Nagusiak lan bila
estu eta larri,
gazteak behar doguz
orain iratzarri;
bihur ez daitezen
landubako harri,
euskara eta lana
da gure aldarri.